AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/27 16:24

Barakaldoko, Durangoko eta Trapagarango (Bizkaia) udaltzainak taser pistola elektrikoak erabiltzeko formakuntza jasotzen ari dira. Arma horiek ekoizten ditu Axon enpresak, eta modelo berri bat aurkeztu dute berriki Bilbao Exhibition Center (BEC) aretoan. T7 modeloa da Hego Euskal Herrian nagusitzen dena, eta tiro bakar bat jaurtitzen du. T10 pistola berriak, ordea, hamar tiro botatzeko gaitasuna du, 10 metroko distantziara, gainera.

Kamera bat darama taser pistolak, eta, antza denez, norbaitek pistola atera bezain laster hasten da grabatzen. Axon enpresak dioenez, "datozen urteetan EAEko udaltzain gehienek eskuratuko dute" arma; 2017ko martxoan onartu zen pistola horien erabilera EAEn. Iruñeko (Nafarroa) udaltzainek ere erabiltzen dute, 2022tik.

EZ DAGO IRUZKINIK