AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/20 22:39

Lizarran (Nafarroa), Sugarra Gaztetxearen kontrako eraso autoritario eta errepresibo bat izan da berriz UPNren udalaren partetik. Sugarraren aldeko borrokaren barruan, hainbat ekimen antolatu zituzten Gaztetxeko kideek gaurko eta biharko; hala nola, kanpaldi bat. UPNren udal gobernuak, baina, debekua ezarri die ekitaldi batzuei.

Hala ere, hainbat hitzordu jarri dituzte Sugarrako kideek gaurko eta biharko. Gaur, 17:30erako, asanblada ireki batera deitu dute Gaztetxean bertan; eta, horren ondoren, 18:00etan hasita, kalejira informatibo bat egingo dute Lizarran barrena.

Bihar, berriz, eguerditik deitu dute kalera ateratzera. 12:00etan mahai-inguru bat egingo dute Koroatze Plazan, Lizarrako Gazte Asanbladaren 28 urteko ibilbideari buruz. 14:30ean ekingo diote bazkari bati Sugarran, eta, ondoren, manifestazio bat izango da.

Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatearekin batera egin du biharko mobilizazio deialdia Gaztetxeak, "udalaren mehatxuen aurrean, Sugarra defendatzera" deitzeko. 18:30ean hasiko da manifestazioa, Gaztetxetik.

20.000 euroko isunak

Sugarrako kideek asteak daramatzate buru-belarri lanean, Gaztetxearekiko errepresio ekonomikoaren kontra. Izan ere, Lizarrako Udalak eta Nafarroako Gobernuak isun ikaragarriak jarri dizkiete gazteei, Gaztetxearen jardunari lotuta. Guztira, 20.000 eurotik gorakoak dira agintaritzek ezarritako isunak.

EZ DAGO IRUZKINIK