Sorginkalek bihar arratsalderako kontzentrazioa deitu du iritsi zaizkien isun berriak direla eta

Zizur Nagusiko poliziaren arduradunak jarritako salaketa medio, isun berriak iritsi zaizkio Sorginkaleko kide bati. Gertatutako salatzeko bihar arratsaldeko 18:00etarako kontzentrazioa deitu dute Udaletxe plazan.
Argazki Nagusia
Udaltzaingoak ezabatu zuen muraletako bat ( Argazkia: Sorginkale)
2019ko maiatzaren 9a

Duela bi egun Sorginkale Banaketak ekoizpen taldeak isun berriak iritsi izana salatu zuen sare sozialetan. Zehazki, Azken Sorgin Gaua jaialdian bengala bat erabili zelako, Zizurko Udaltzaingoak Espainiako Gobernu Delegaritzan jarri zuen salaketatik etorri da zigor administratiboa.

Horregatik, Sorginkalek kontzentrazioa egingo du bihar arratsaldeko 18:00etan Zizur Nagusiko Udaletxe plazan.