AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Soldadu sionistak, palestinarren kontra iseka egiten. ARGAZKIA / @ytirawi/RTVE bidez
2024/09/17 10:17

"Gerra-ahalegina" saritzen jarraitzen du Israelgo Estatu sionistak; palestinarrak jazartzea eta erailtzea, alegia. Haaretz komunikabidearen arabera, Gazan egiten ari den operazio kriminaletan parte hartzearen truke, sari garrantzitsu bat eskaintzen ari da agintaritza sionista: bizileku-baimen iraunkorra. Dirudienez, jatorri afrikarreko asilo-eskatzaileei egin die eskaintza hori, palestinarren kontrako sarraskia sostengatu eta mantendu ahal izateko.

"Defentsako funtzionarioak konturatu ziren asilo-eskatzaileen laguntza erabil zezaketela, eta Israelen estatus iraunkorra lortzeko nahia balia zezaketela pizgarri gisa", esan du Haaretz-ek. Indar armatu sionistek ez dute informazio hori gezurtatu.

Hedabidearen arabera, gaur-gaurkoz, 30.000 asilo-eskatzaile daude egoera horretan Israelgo Estatu genozidaren mendeko eremuetan. Ez dute xehatu zer funtzio beteko lituzketen zehazki indar armatuen jardunean, behin sionisten eskaintza onartuta.

Antza denez, agintaritza sionistak oraindik ez ditu aipatutako kontzesioak gauzatu. Dena den, badirudi hainbat asilo-eskatzailerekin elkarrizketak egiteari ekin diola jadanik, palestinarren kontrako operazio militarretara batzeko aukera aztertzeko. Gainera, Haaretz-en esanetan, horri lotutako beste urrats bat ere egingo luke estatu sionistak: bere eskaintza onartzen duten asilo-eskatzaileen seme-alabek aukera izatea armada sionistara batzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK