AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/03 10:35

Zenbait hedabidek jakitera eman dutenez, hainbat emakume sexualki esplotatzen dituen sare baten kontrako operazioa izan zen atzo Euskal Herrian, Errioxan, Kantabrian, Aragoin eta Katalunian. Gaur egun, sare horretan harrapatutako gutxienez 34 emakume migrante behartzen zituzten prostituzioan aritzera, iruzur egin eta hainbat herrialdetatik Espainiako Estatura mugitzera bultzatu ostean.

Sexu-esplotaziorako sare horri lotuta, Euskal Herrian Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Zornotzan (Bizkaia), Iruñean (Nafarroa) eta Irunen (Gipuzkoa) izan zuten martxan operazioa atzoko egunean zehar. Guztira, hemeretzi atxiloketa izan ziren.

Gasteizen, Bilbon, Basaurin eta Zornotzan, zehazki, biktimak garraiatzeaz eta prostituziora bideratutako pisuak kontrolatzeaz arduratzen ziren hamar pertsona atxilotu zituzten. Herri horietan, sareak esplotatutako hamalau emakume aurkitu zituzten, guztiak migratuak. Bestalde, bederatzi esplotatzaile hartu zituzten atxilo Irunen, Iruñean, Logroñon (Errioxa), Santanderren (Kantabria), Zaragozan (Aragoi) eta Figueresen (Girona, Katalunia). Toki horietan, guztira, beste hogei biktima topatu zituzten.

EZ DAGO IRUZKINIK