AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/10 09:39

Iruñean (Nafarroa) aurreko ostegunean hasi ziren San Fermin festak eta, lehenengo egunean, ukituak egin zizkiotela salatu zuen jada emakume batek. Jaiek aurrera egin ahala, eraso gehiago atera dira argitara: ostiraletik larunbaterako gauean emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek, eta hainbat emakumek jasan dituzte ukituak azken egunetan.

Larunbatean, sexu-erasoak jasan dituzten pertsonentzako Iruñean jarritako informazio- eta arreta-puntuetako batera jo zuen emakume batek. Modu horretan azaldu zuen, aurreko gauean, bortxatu egin zuela gizon batek. Iruñeko etxebizitza batean gertatu zen erasoa, Bigarren Zabalgunean. Larunbat arratsaldean atxilotu zuten bortxatzailea, baina epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu zen atzo. Emakumearekiko urruntze-agindu bat jarri diote eta, teorian, sexu-erasoa dela-eta ikertuko dute.

Bestalde, joan den larunbatean jakinarazi zuten, ordura arte, 11 emakumek salatu zutela sanferminetan ukituak jasan izana. Alde Zaharrean izan dira eraso gehienak.

EZ DAGO IRUZKINIK