AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/07 12:06

Azaroaren 6rako, atzorako, zegoen ezarrita Sabadellgo (Bartzelona, Katalunia) L'Obrera zentro sozialaren hustea. Hala, Langile Kontrolpeko Espazioko kideek hainbat ekimen antolatu zituzten azken egunetarako (hitzaldiak, musika emanaldiak eta abar), eta gunearen defentsa antolatzeko deialdi batekin biribildu zuten egitaraua igande gauean.

Zentro sozialaren defentsan, hainbat eta hainbat lagunek igaro zuten zentroan igandetik astelehenerako gaua, eta, astelehenean, 06:00etarako, prest zegoen espazioaren babesa: espazioaren kanpoaldean jarri eta sarrera babestu zuen jende andanak, desalojoa gelditzen saiatzeko. Langile klasearen espazioak defenda ditzagun lelopean, goiz osoan zehar defendatu eta bermatu zuten zentro soziala ehunka pertsonak.

Hala, defentsa horren bidez, hustea bertan behera geratzea lortu zuten: ez segizio judiziala ez Polizia ez ziren L'Obrerara bertaratu atzo goizean, eta martxan jarraituko du Langile Kontrolpeko Espazioak.

EZ DAGO IRUZKINIK