AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintzako BIZKOR unitatea. ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2024/03/20 11:10

Gaur atera da argitara Astigarragan (Gipuzkoa), joan den otsailaren 2an, 36 urteko gizonezko bat hil zuela Ertzaintzak. Agerraldi psikotiko baten ondorioz modu bortitzean esku hartu zuen ertzainen BIZKOR unitateak, eta Poliziaren eskuetan hil zen agerraldia jasan zuen astigarragarra, Eneko Valdés.

Bere hurbilekoek ateratako argazkietan eta autopsian argi azaltzen dira ertzainek Enekori eragindako lesioak: kolpeak, saihets hautsiak, urradurak... Taser pistolarenak diruditen markak ere baditu gorpuak.

Hilketa eta Poliziaren indarkeria salatzeko, mobilizatzera deitu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. Kontzentrazio bat antolatu du gaur arratsalderako, Astigarragan bertan: Joseba Barandiaran plazan izango da protesta, 19:00etan hasita.

EZ DAGO IRUZKINIK