AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/26 09:19

Euskal Herriko sei campusetara hedatuko da aurten Herri Unibertsitatea. Iaz Gasteizen (Araba) elkartu ziren hainbat campusetako ikasleak egitarau bateratu bat egiteko, baina, aurten, lekuan lekuko egitarauak izango dira sei campusetan: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Bilboko (Bizkaia), Eibarko (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) campusetan, eta Iruñean (Nafarroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).

Apirilaren 8tik 10era bitartean izango dira Herri Unibertsitate guztiak. Leioan, Ibaetan eta Gasteizen hiru egun iraungo dute egitarauek; Bilbon, Iruñean eta Eibarren, berriz, bi egun. Askotariko ekimenak izango dira campus guztietan: ohi bezala hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak izango dira nagusi, baina aisialdiko eskaintza ere egongo da. Horretaz gain, Leioan, Ibaetan eta Gasteizen mobilizazio bana egingo dute azken egunean: Palestina askatu! EHU, harremanak eten! aldarrikatuko dute protestetan.

Hona hemen sei Herri Unibertsitateetako egitarauak:

EZ DAGO IRUZKINIK