AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/11 10:08

Joan den ostiralean jakinarazi zuten pornografia pedofiloa salerosten duen gazte bat atxilotu dutela Donostian (Gipuzkoa). Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batetik eduki pedofiloko bideoak zabaltzen ari zirela atzematean hasi zuten ikerketa, eta horretan aritzen den 22 urteko gizonezkoa atxiki berri dute.

Aurreko asteartean miatu zuten bere etxea, eta eduki pedofiloko bideo ugari topatu zituzten. Telefono mugikorrean zituen artxibo asko, eta disko gogor bat eta tablet bat ere aurkitu zituzten.

EZ DAGO IRUZKINIK