AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/26 09:11

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Parisen, pertsona etxegabe bat erail zuen aurreko igandean Frantziako Polizia Nazionalak. Zehazki, bi polizia-agentek hil zuten 49 urteko gizona, tiroz. Bertsio ofizialaren arabera, gizonak txakur bati mehatxu egin zion lehenengo, ustezko arma batekin; gero, bi poliziak mehatxatu omen zituen. Aurrerago zehaztu dutenez, baina, "arma altsu bat" omen zen etxegabeak zeukana. Dena den, bere kontra tiro egin zuten bi agenteek, Parisko Errepublikaren Plazatik gertu, eta modu horretan erail zuten.

Igande gauean atxilotu zituzten bi poliziak, baina aske geratu ziren gerora, eta oraindik ez da prozedura legalik abiatu. Bi ikerketa omen daude martxan: polizia judizialarena eta Polizia Nazionalaren Ikuskaritza Orokorrarena (IGPN, frantsesezko sigletan).

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak nabarmendu duenez, "basakeria hau logika oso batek baimentzen du", eta "Estatuaren indar armatuen muturreko errepresioa" salatu du.

EZ DAGO IRUZKINIK