AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @sindicatmataro (Twitter)
2023/06/21 10:28

Mataróko (Bartzelona) Rocafonda auzoan, atzorako, astearterako, zegoen ezarrita familia baten kaleratze-data. Agindu judizial bat eskuan, mossoak goizean goiz bertaratu ziren etxe ingurura, segizio judiziala babesteko eta etxegabetzea gauzatzen zela ziurtatzeko. Mataróko Etxebizitza Sindikatuak deituta, baina, etxegabetzeari aurre egiteko asmoz ere hainbat eta hainbat lagun hurbildu ziren aurreneko ordutik.

Bost furgoi mugitu zituzten mossoek, eta polizia-lerro bat osatu zuten atari inguruan, familia etxetik bota ahal izateko. Protestan zeudenen kontra jo zuen poliziak, eta manifestariek arrautzak eta irina jaurti zizkieten poliziei.

Etxegabetzea gauzatu ostean manifestarien kontra oldartu ziren polizia-indarrak: polizia-lerrotik urrundu, protestan zeuden bi pertsona jarraitu eta atxilotu egin zituzten. Mataróko polizia-etxera eraman zituzten biak, eta han igaro behar izan dute gaua. Gaur, eguerdian, aske geratu dira.

Mataróko Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, atzo etxetik kanporatua izan zen familia 20 urtez bizi izan da Rocafondako pisu horretan. Urte horietan guztietan ordaindu dute hipoteka senar-emazteek, baina banketxeak interesak igo zituenean, ezin izan zieten gastuei aurre egin. Hala ere, alokairu sozial bat adostu zuten bankuarekin.

Horren ostean, Ticatana SL funtsari saldu zion etxea bankuak. Iruzur eginda eta akordio hori urratuta, familiari kontratua eten dio Ticatanak. Bikote batek eta bien seme-alaba adingabeek osatzen dute familia.

EZ DAGO IRUZKINIK