Ekida Arte Ekimen Sozialistak urte honen hasieran estreinatu zuen bere bigarren antzezlana, Plaza hau gurea da, Oñatin (Gipuzkoa) izan zen Guda Zelaia jardunaldian. Urtarriletik hona, Ekidako kideek hamaika plazatara eraman dute haiek ekoitzitako lana, eta horretan jarraituko dute datozen egunetan ere: hainbat emanaldi antolatu dituzte ikasturte honen hasierarako.
Irailaren 13an, Leitzan (Nafarroa) egingo dute saio bat: herriko plazan ikusi ahal izango da Plaza hau gurea da, arratsaldeko 19:00etan. Hortik bi egunera, hilaren 15ean, Galdakaon (Bizkaia) eskainiko dute antzezlana, santakurtzen barruan. Goiko txosnetan izango da emanaldia, 18:30ean hasita.