AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/15 12:00

Ekida Arte Ekimen Sozialistak aurreko igandean estreinatu zuen bere azken antzerki-lana, Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta antolatutako egitarauaren barruan. Bilboko (Bizkaia) Kafe Antzokian izan zen emanaldia, eta 500 bat lagunek eduki zuten antzezlana ikusteko aukera.

Estreinaldi jendetsuaren ondoren, baina, beste lau emanaldi egingo ditu Ekidak Euskal Herrian barrena. Atarrabian (Iruñerria, Nafarroa) izango da hurrengoa, maiatzaren 17an, eta beste hitzordu bat ere jarri dute hilabete horretarako: maiatzaren 25ean Kanbon (Lapurdi) eskainiko dute lana, AIEC aretoan. Ekainean, berriz, beste bi saio egingo dituzte: Gasteizko (Araba) Beñat Etxepare antzokian bata eta Azkoitiko (Gipuzkoa) Baztartxo antzokian bestea, ekainaren 6an eta 20an, hurrenez hurren. Aurrerago emango dute sarrerei buruzko informazioa.

EZ DAGO IRUZKINIK