AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artxiboko irudia.
2021/12/09 10:33

Joan den igandean, Miarritzeko (Lapurdi) aireportutik gertu aurkitu zuten giza eskeleto bat, eta identifikatu dute norena zen. Auzitegiko medikuak egindako analisien arabera, pertsona etxegabe baten hezurdura da. Duela urtebete pasatxo hil zen, ikerlarien arabera, bihotzeko baten edo istripu baten ondorioz.

Miarritzeko aireportutik hurbil topatu zuten hezurdura, muinotxo batean kokatzen den oihalezko txabola batean. Lekua nahiko bakartuta dagoenez, etxegabe askok hara jo ohi dutela adierazi du Frantziako Poliziak, lotarako babes bila. Hildakoaren babeslekua errepidetik hamar bat metrora dagoela adierazi dute.

Inork ez zuen hildako pertsonaren desagerpena salatu. Orain haren gorpua identifikatua izan dela, dena den, ikerketa martxan izango dute.

EZ DAGO IRUZKINIK