AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Berri Otxoak
2023/09/06 09:12

Aurreko larunbatean, irailaren 2an, emakume bat hilik aurkitu zuten Barakaldoko (Bizkaia) Begatza-Santa Teresako kutxazain automatiko batean. Bilbokoa (Bizkaia) zen 42 urteko andrea, baina sarri egoten zen Barakaldon, kalean, eta ezaguna zen herrian.

Duela gutxi, uztailaren bukaeran, etxerik gabeko emakumeei bideratutako aterpetxe bat zarratu zuten Barakaldon, udalaren (EAJ) erabakiz. Arrontegin dago babeslekua, eta sei lagunentzako tokia dauka. Udalak aurrerantzean ez du diru-partidarik izango aterpetxea mantentzeko, eta, beraz, uztailean utzi zion martxan egoteari.

Ekainaren amaieran jakinarazi zuen BesteBi plataformak, aurreko asteetan, gutxienez hiru pertsona etxegabek galdu zutela bizia Bizkaian; zehazki, Santurtzin (Bizkaia) hil zen lagun bat, eta Bilbon bi. Apirilean, Arrotxapean (Iruñerria, Bizkaia) topatu zuten hilik kalean bizi zen pertsona bat; otsailean, Hendaian (Lapurdi) hil zen etxerik gabeko lagun bat, eta urtarrilaren amaieran, Bilbon hil zen beste pertsona etxegabe bat.

Barakaldon izan den azken heriotza salatzeko, protestara deitu du Berri Otxoak plataformak: ostiral honetan elkarretaratze bat izango da Barakaldoko Santa Teresa Plazan, 11:00etan.

EZ DAGO IRUZKINIK