AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Barakaldo Digital
2022/04/01 13:39

Joan den martxoaren 26an, hilik aurkitu zuten gizon bat Barakaldoko (Bizkaia) Velazquez plazan. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik, eta jakinarazi dutenez, 63 urteko pertsona etxegabe bat da hildakoa. Antza, asteak zeramatzan kale gorrian bizitzen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez bi pertsona etxegabek galdu dute bizia kalean. Barakaldoko azken heriotzaz gain, urtarrilean Bilbon (Bizkaia) topatu zuten hilik emakume etxegabe bat.

EZ DAGO IRUZKINIK