AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @martinetxa (X)
2025/12/18 09:39

50 bat pentsiodunek atzo ekin zioten 24 orduko itxialdi bati Gasteizko (Araba) Koroatzearen Elizan, pentsio duinen aldeko borrokan. Izan ere, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu gaurko: pentsio minimoak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) parekoak izan daitezela eskatzen dute, eta aldarri horrekin irtengo dira gaur kalera, Gasteizen bertan eta Iruñean (Nafarroa).

11:00etan abiatuko da Arabako hiriburuko manifestazioa, Bilbo Plazatik, eta 11:30ean hasiko da Iruñeko protesta, Nafarroako Parlamentu aurrean. Azken horretan, alderdi politiko guztiei zuzendutako idatzi bat erregistratuko dute.

Gaurkoan ere, gutxieneko pentsioak hobetzeko osagagarri bat exijituko dute mobilizazioetan, horiek LGSren zenbatekoarekin parekatzeko. Aipatutako osagarriak kotizaziopekoak eta kontributiboak izatea eskatzen dute, baita pentsioak banaka ezartzea ere, familia-unitatea kontuan hartu gabe. 

PSN buru duen Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk duela gutxi adostu dute pentsio minimoak 1.100 euroraino osatzea Nafarroan. Eusko Legebiltzarrean, ordea, EAJk eta PSE-EEk berriki erabaki dute EAEn pentsio-osagarriei uko egitea, eta ez dute horretarako diru-partidarik jaso 2026rako aurrekontuetan. Are gehiago: pentsiodunek aurkeztutako herri-ekimen legegilea baztertu dute, sinadura-bilketan proposamenak 145.00 pertsonaren babesa jaso duen arren.

EZ DAGO IRUZKINIK