Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, gaur, hilaren 3an, protesta bat izan da Donostian (Gipuzkoa), PSOE alderdiak Palestinako sarraskian daukan erantzukizuna seinalatzeko eta, beste behin, palestinar herriari eta erresistentziari babesa emateko.
Arratsaldeko 18:00etan, PSOEk Donostian daukan egoitza parean bildu dira hainbat eta hainbat gazte; Bilbo Plazan, hain zuzen ere. Israel genozida, PSOE sarraskiaren erantzule zioen pankartari helduta egin dute protesta.
Ertzaintza bertaratu da eta, egoitza aurrean armaturik kokatu ostean, gogor oldartu da manifestarien kontra. Borrak eta gomazko pilotak erabili ditu gazteen aurka, protesta zapaltzeko. Hainbat gazte zauritu dituzte ertzainek.
Ikusi hemen gaurko protestaren zuzeneko jarraipena, eta hemen GKSk egindako mobilizazio deialdia eta adierazpenak.