AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek grebara joko dute apirilean
2018tik daude irekita hitzarmenaren inguruko elkarrizketak, baina sindikatuen arabera, "orain arte ez da aurrerapausorik eman". Apirilaren 7an, 8an eta 9an greba egingo dute garbiketako beharginek.
2022eko martxoaren 18
Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek grebara joko dute apirilean

Azpikontratatutako hainbat enpresatako langileak arduratzen dira Osakidetzaren ardurapeko osasun-zentroetako garbiketa-lanez, eta momentu honetan, "blokeatuta" dago behargin horiek guztiak barne hartuko lituzkeen lan-hitzarmenari buruzko negoziaketa. Sindikatuen esanetan, 2018tik daude martxan elkarrizketak, baina "orain arte ez da aurrerapausorik eman". Salatu dute enpresek ez dutela "negoziatzeko inolako borondaterik".

Hala, Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuak grebara deitu dituzte ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. Apirilaren 7an, 8an eta 9an egingo dituzte lanuzteak.