AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2024/07/24 08:38

Aste honetan hasiko dira 2024ko Olinpiar Jokoak, Frantziako Estatuan. Hori aitzakiatzat hartuta, polizia-kontrola areagotuko dute hamaika eremutan; tartean, errepideetan. Ipar eta Hego Euskal Herria bereizten dituen mugan, esaterako, kontrolak areagotuko ditu Poliziak.

Mugako kontrol horietan, Pirinio Atlantikoak departamentuko 50 eta 200 agente artean izango dira egunero, eta "dispositibo berezi bat" izango da martxan, Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak berriki jakinarazi duenez.

Jendarmeriak, antza, uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean areagotuko ditu kontrolak AP-8 errepidean, Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan.

Elkarlana

Jokoen aitzakiapean, segurtasun pribatuaren eta herriko etxeetako udaltzaingoen presentzia eta jarduna ere indartuko dituzte datozen asteetan. Horretaz gain, Frantziako Estatuko polizia-indarrak elkarlanean arituko dira Hego Euskal Herriko eta Aragoiko poliziekin, baita "beste herrialde batzuetako" Poliziarekin ere, Olinpiaden testuinguruan.

EZ DAGO IRUZKINIK