AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / RTVE
2025/06/24 07:37

Beste behin ere, berri izugarriak Mediterraneoko migrazio-bidean. Balearreko uretan, Formenterako eta Ibizako kostaldetik hurbil hain zuzen ere, hainbat pertsonaren gorpuak topatu dituzte. Badirudi itsaso bidez migratu nahian ari ziren pertsonenak direla hilotzak, eta loturik zeuden oinetatik eta eskuetatik. 

Oraindik gertakariak argitu ez badituzte ere, El País-ek aipaturiko iturri polizialek diote oraingoz bi eta bost hildako artean aurkitu dituztela, eta ematen duela berriki lotu eta modu bortitzean erail dituztela biktimak. Maiatzaren 18an atzeman zuen aurreneko gorpua Belgikako bandera zeraman ontzi batek, eta handik egun gutxira ikusi zuten bigarren bat.

2025eko lehen sei hilabeteetan, hildako 31 lagunen gorpuak topatu dituzte kostaldean. Joan den otsailean, Aljeriatik irtendako ontzi batean migratu zuten hainbat pertsonak jakinarazi zuten, migrazio-bidean, hainbatek egin zutela jauzi uretara. Azken hildakoa, baina, hilabete honetan bertan aurkitu dute; ekainaren 4an, Ibizan.

EZ DAGO IRUZKINIK