AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Antonio Garamendi CEOEko presidentea, Bilboko Sarriko fakultatean. Argazkia: EHU
2020/05/04 10:38

Antonio Garamendi CEOEko (ConfederaciĆ³n EspaƱola de Organizaciones Empresariales) presidenteak hainbat eskakizun egin ditu larrialdi egoera amaitzen denerako, ustez, "langabezia, enpresen itxiera masiboa eta krisi masiboa" ekiditeko bide-orri modura.

Argia-k jakinarazi duenez, hiru neurri nagusi galdegin ditu. Batetik, eskatu du asteotan martxan jarri diren aldi baterako lan-erregulazio txostenak gerora ere mantentzea, luzatuz. Bestetik, izatez, lan-erregulazio espedienteak ezarri nahi dituzten enpresek mantendu egin behar dituzte kontratu iraunkorra duten langileen enpleguak, baina baldintza hori bertan behera geratzea exijitu du Garamendik. Horretaz gain, uneotan, lan-erregulazio dosierren kotizazioak ez dituzte enpresek ordaintzen, eta hala izaten jarraitu behar duela dio enpresarien elkarteko presidenteak, kotizazio horiek diru publikoaren bidez ordaindu daitezen.

Garamendi getxotarraren arabera, "baikorregiak" dira Espainiako Gobernuak datozen bi urteetarako egin dituen aurreikuspen ekonomikoak. Azaldu du, "erorikoak bat-batekoak eta azkarrak" izan arren, "susperraldiak motelagoak eta moderatuagoak" direla.