Argitalpenak egiteagatik eta zabaltzeagatik zigortu ahal izateko txostena prestatu du Espainiako Estatuko Fiskaltzak

Salbuespen egoeran egindako argitalpenak eta eduki horiek "zabaltzeko asmoa" ikertuta, auzibideak martxan jartzeko urratsak egin ditu Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiak. "Zigor motak oso desberdinak" izan daitezke, eta besteak beste, "gorroto delituak, desordena publikoak edota irainak eta kalumniak" egozteko aukera egon daiteke.
Argazki Nagusia
2020ko apirilaren 21a

El Diario-k jakinarazi duenez, Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiak txosten bat osatu du, aurrerantzean, argitalpenak egiteagatik eta hedatzeagatik zigortu ahal izateko. Hain zuzen, dozenaka zigor mota identifikatu ditu, ustez, "albiste faltsuak zabaltzeagatik" auzibideak martxan jartzeko. Dena den, Fiskaltza Nagusiaren arabera, "askotariko delituak sailkatu" ditzake: "Edukiek erreferentzia zerri egiten dioten eta zein asmokin hedatu diren aztertuta, zigor motak oso desberdinak izan daitezke".

Hala, argitalpenen "edukiaren eta hedapen mailaren arabera", "gorroto delituak, desordena publikoak, irainak eta kalumniak, edota iruzurra" leporatzeko aukera egongo litzateke, esaterako. Horixe da Ministerio Publikoaren Idazkaritza Teknikoaren agiriak jasotzen duena, antza. Covid-19ak sortutako krisialdiaren testuinguruan eginbideak irekiko dituzten fiskalek agiri hori hartuko dute oinarri modura.