AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Antifaxisten protesta, NNren ekitaldiaren kontra. ARGAZKIA / Horitzó Socialista
2026/01/12 17:37

Nucleo Nacional (NN) talde faxistak asmoa zuen urtarrilaren 10ean "egoitza berri" bat aurkezteko Bartzelonan, 18:00etan. Talde eta antolakunde antifaxistek, ordea, berehala deitu zuten mobilizatzera: 17:00etarako jarri zuten hitzordua. NNk azaldu zuen aurreko egunean jakinaraziko zuela zehazki non izango zen aurkezpena, 24 ordu lehenago; baina, azkenean, ekitaldia baino ordu eta erdi lehenago eman zuen kokapenaren berri.

Deialdi antifaxistak eragindako beldurra zela-eta, naziek erabaki zuten denbora-tarte oso txikia uztea ekitaldia non izango zen zehazteko. Ustezko egoitza Bartzelonan egongo zela iragarri zuen talde faxistak, hiriburuan bertan izango zela ulertzera emanez. Baina, azkenerako, probintziako beste udalerri batean zegoen "egoitza" horei: Avinguda Principaleko 35. zenbakian dago alokairuan hartu zuten espazioa, Sentmenateko industrialdean. 9.500 biztanle inguru ditu herriak, eta konderritik 40 kilometrora dago. Aukeratutako tokiak ez du lotura zuzenik tren edo metro bidez, ematen baitu naziek erantzun antifaxista saihestu nahi zutela.

NNren "egoitza berria" haur-jolasetarako lokal bat zen azkenean: Area 81 du izena, umeentzako jolastoki eta guzti, eta ekitaldi bat egiteko soilik hartu zuten alokairuan printzipioz. Faxistek mezu bat argitaratu zuten X sare sozialean, esanez deialdia "hasi baino lehen ere erabateko arrakasta" izan zela. Mezu horrekin batera zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, bertaratutakoak ez ziren ehun izatera iritsi, eta, kanpoan, mila antifaxista baino gehiago bildu ziren. Mossoek babestu zituzten faxistak, beste behin ere.

EZ DAGO IRUZKINIK