Berriki jakinarazi dutenez, adin txikiko neska bati eraso dio Laudioko (Araba) Lamuza-Granja kiroldegian gizonezko batek. Eskubaloi partida batean gertatu da: norgehiagoka ikusten ari zen neska, eta epaile-lanetan ari zen gizonak eraso zion; hain zuzen ere, ipurdian jo zuen.
Eskubaloi entenatzailea ere bada erasotzailea, mutil kadeteen mailan. Antza, oraingoz, kaleratu egin dute Laudioko klubetik.