Joan den asteburuan, gutxienez zortzi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxistari lotutako hainbat delitu egotzita. Batetik, Burlatan, neska adingabe bati sexu-eraso bat egin dio gizon batek; Iturenen, bestetik, "etxeko indarkeria eta mehatxuak" jasan ditu emakume batek, semearen partetik. Urantzian, Zizur Nagusian, Ribaforadan eta Iruñerrian, gainera, gizon bana atxilotu dute, "emakumeen kontrako biolentziagatik". Tuteran bi gizon atzeman dituzte, emakume baten kontrako urruntze-agindua urratzeagatik bat, eta emakume baten kontrako "genero indarkeria eta mehatxuak" leporatuta bestea.