AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/22 12:18

Bihar hasiko da Munduko Bankuaren urteroko Innovate4Climate konferentzia Barakaldoko (Bizkaia) BECen; "finantzaketa klimatikoa, inbertsio klimatikoa eta merkatu klimatikoak" hizpide dituen mundu mailako goi-bilera. Horren harira, Munduko Bankuari ezetz esateko eta "kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatzera" deitzeko, mobilizazio batera deitu dute Euskal Herriko hainbat eta hainbat taldek. Biharko antolatu dute manifestazio bat Barakaldon, Munduko Bankuari ez! izenpean. Barakaldoko plazatik aterako da manifestazioa bihar, 18:30ean.

Hilabetearen hasieran aurkeztu zuten deialdi bateratua BEC aurrean. Mobilizazioaz gain, bi hitzaldi prestatu zituzten horri lotuta, aurreko asterako: Ingurugiroaren suntsipen kapitalista eta gizarte jasangarriaren eraikuntza mahai-ingurua egin zuten ostegunean Bilboko (Bizkaia) San Frantziskoko Udaltegian, eta Oligarkia finantzarioaren ofentsiba ekonomiko eta politikoa hitzaldia izan zen ostiralean 7Katu Gaztetxean.

30 talde baino gehiago

Babes zabala lortu du Munduko Bankuari ez! deialdiak. Hain zuzen, ondoko antolakunde eta kolektiboek egin dute bat: Euskal Herria Bizirik, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (tokian tokikoak), NATO eta EBren Aurkako Ekimena, Sustrai Erakuntza, Gazte Koordinadora Sozialista, Erdiz Bizirik, Sukar Horia, AHT Gelditu Nafarroa, Askapena, Ezkerraldea Antifaxista, Bultza, Askatasun Haizea, Herri Norte Taldea, Sañu Bizirik, Zain Dezagun Urdaibai, Guggenheim Urdaibai Stop, Indar Gorri, SOS Gaztelugatxe, Oleta Bizirik, Aralar Bizirik, Berri-Otxoak, Gasteiz Zero Zabor, Urretxu-Zumarraga Bizi, Kakitzat Koordinadora Antimilitarista eta Indar Hori Beltz.

EZ DAGO IRUZKINIK