Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria egingo dute uztailaren 23tik 26ra

Ikasle Abertzaleak antolakundeak Eskola Ibiltaria egingo du ikasturte honen amaieran. Momentuz, data baino ez dute aurreratu. Pasa den uztailean ere antolatu zuten ikasle martxa; orduan, 'Urrats bat marraztu etorkizunean' lemapean, Irurtzun eta Altsasu (Nafarroa) lotu zituzten dozenaka ikaslek.
Argazki Nagusia
Eskola Ibiltariaren iragarpen argazkia
2019ko maiatzaren 05a

Pasa den ikasturtean, 2014-15 ikasturteaz geroztik antolatu ez zen ekimenari heldu zion berriz Ikasle Abertzaleakek: Eskola Ibiltaria. Dozenaka ikasle bildu zituen Irurtzun, Uharte-Arakil, Etxarri eta Altsasu (Nafarroa) lotu zituen ikasle martxak. Ibilbilaldiez gain, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta ekitaldi politikoak izan ziren. Azkenekoz antolatutako Eskola Ibiltarian, Ziburutik (Lapurdi) Donostiara (Gipuzkoa) martxa egin zuten orduko ikasleek, Hendaia eta Lezotik igarota.

Ez da datozen hilabetetan ikasle antolakundeak gauzatuko duen ekimen publiko bakarra. Ekainerako, Gazte Koordinadora Sozialistarekin batera, Gazte Sozialisten Topaketak antolatu ditu IAk. Azpeitiko Esklabetan (Gipuzkoa) gorpuztuko dituzte topaketok, ekainaren 12tik 16ra.