Ehunka ikasle elkartu dira IAk gaurko antolatutako Herri Eskoletan

Hego Euskal Herriko hamasei eskualdetan egin dituzte Herri Eskolak, eta nagusiki, "lan sindikala eta Ikasle Autodefentsa Sareak" izan dituzte hizpide. Horrez gain, tokian tokiko lanketak eta aisialdirako aukera zabalak izan dituzte.
Argazki Nagusia
Goierriko Herri Eskola. Argazkia: Goierriko Ikasle Abertzaleak
2020ko urriaren 12a

Astelehen honetan, urriak 12, Ikasle Abertzaleakek Jaiegun arrotzei intsumisioa!  lelopean deituriko Herri Eskoletan hartu dute parte Hego Euskal Herriko ehunka ikaslek. Orotara, hamasei eskualdetan aritu dira formakuntza politikoari eta borroka komunitatea sendotzeari eskainitako ekimenean.

Oraingoan, "lan sindikala eta Ikasle Autodefentsa Sareak" izan da ikasleek eskualde guztietan landu duten gai amankomuna. IAk azpimarratu duenez, "IKAS aurkeztu berri denean, bertan egiten dugun lan politikoaren inguruan hitz egiteko" parada izan da Herri Eskoletan.

Horrekin batera, eta "langileria erdigunean jartzen duen edukiari" helduz, bestelako gai ugari jorratu dituzte gaurko saioetan: harremanak sistema kapitalistan, despolitizazioa, agitazioa eta propaganda eta segurtasuna, eta abar.

Bestalde, hitzaldi eta tailerrez gain, aisialdirako aukera ere izan dute Herri Eskoletan, kontzertu eta otorduen bidez.