Bart Mugimendu Sozialistako kide bat atxilotu du Ertzaintzak Itziarren (Gipuzkoa), eta Eibarko (Gipuzkoa) polizia-etxera eraman du. Ertzainen esanetan, Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratuko dute, auzi zahar bat dela-eta. PCR proba bat egin behar omen diote, gainera; astelehenera arte ez dituzte proba gehiago egingo, ordea, eta hortaz, ordura arte izango dute bakartuta.
Lapurtarra da atzeman duten gaztea. Sei hilabeteko kartzela-zigor bat ezarri zioten 2018an, bere jardun politikoari lotuta. Bere aurkako sententzia, baina, etenda egon da orain arte; antza, orain bete beharko du zigorra.