AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/02 07:42

Atzo bete zen hamarkada bat Espainiako Estatuan Mozal Legea indarrean sartu zutenetik; Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa, alegia. Azken hamar urteetan, 1.300 milioi euro inguruko 2 milioi isun baino gehiago ezarri dituzte Mozal Legeari esker.

Urteurrenaren harira, "langileon eskubide politikoetan murrizketa handiak eragin zituen lege honen balantze politiko bat" egin du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Datorren astetik aurrera, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eskuratu ahal izango da txostena: Bilboko (Bizkaia) Zirika Herri Gunean, Donostiako (Gipuzkoa) Kaxildan, Gasteizko (Araba) Eva Forest Liburutopian eta Iruñeko (Nafarroa) Katakraken. 

EZ DAGO IRUZKINIK