Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek otsailaren 22etik 25era egin zuten greba, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoerak eskatzeko. Izan ere, Eulen enpresa arduratzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetako garbiketa-zerbitzuaz, eta iazko maiatzetik daude irekita beharginen baldintzen inguruko negoziaketak. ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dutenez, ordea, Eulenek ez du "aurrerapenik eskaintzen arlo ekonomikoan", eta ez du onartu soldata-igoerarik.
"Eulenek azpimarratu du ez duela KPIari lotutako planteamendu ekonomikorik
egingo, eta horrek erosteko ahalmenaren galera larria dakarkie
langileei", azaldu du ELAk. Gipuzkoako Foru Aldundiari ere eskatu diote "bere erantzukizuna onartzeko", bera delako "zerbitzuaren azken arduraduna". Mobilizazioekin jarraituko dute garbiketako langileek.