AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aurreko larunbatean Donostian egindako protesta pobrea.
2024/11/20 14:01

Lo que no te cuentan de Donosti-k asteak daramatza hirian mobilizazioak antolatu eta egin nahian, nahiz eta ez duen beti lortu. Egia auzoan Kaleko Afari Solidarioen kontra mobilizatu ostean, pertsona migranteak seinalatzeko elkarretaratzeak beste toki batzuetara hedatzen saiatu da, baina ez du horretarako gaitasunik izan: Eason eta Amara Berrin egin zituen deialdi batzuk, baina atzera bota behar izan zituen kontramobilizazio deialdiak ere egon zirelako. Eta, aurreko larunbatean, Eason ahalegindu zen berriz protestara jotzen, baina porrot egin zuen.

Larunbatean, dozena bat pertsona baino ez ziren batu Lo que no te cuentan de Donosti-ren elkarretaratzera. Kontrara, ehunka pertsonak egin zuten bat kontradeialdiarekin, aldarri batekin: Aniztasuna, elkartasuna eta segurtasuna bai. Arrazakeria, klasismoa, faxismoa ez. Lo que no te cuentan de Donosti-ren gorroto-mezuari aurre egiteko asmoz bertaratu zen jendetza zela-eta, Easoko bazter batean elkarretaratu behar izan ziren hara joandako erreakzionario apurrak, Ertzaintzak babestuta.

Badirudi eraginkorra izan dela Donostian erreakzionarioei aurre egitea, Lo que no te cuentan de Donosti-k jakinarazi baitu bertan behera utziko dituela bere mobilizazioak. Telegram kanalaren bidez eman du horren berri, eta larunbateko gertakariei egin die erreferentzia erabakia justifikatzeko: ertzainek une oro babestu zituzten arren, erreakzionarioek diote ezin dutela bermatu euren protestetara bertaratzen direnen "segurtasuna", eta horregatik erabaki duela momentuz ez mobilizatzea.

"Kontu hau [Telegramekoa] herritarren kezkak salatzeko eta partekatzeko bozgorailu gisa erabiltzen jarraituko dugu. Gure jarduera beste espazio batzuetan indartuko dugu, eta auzotar guztiei eragiten dien arazo bat ikusarazteko modu berriak bilatuko ditugu, haien jatorria, adina edo ideologia kontuan hartu gabe", gaineratu dute taldeko administratzaileek.

EZ DAGO IRUZKINIK