AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/08 10:10

Txorierriko SAD borrokan. Mankomunitateak konponbidea orain! lelopean, manifestazio bat izan zen aurreko ostegunean Derion (Bizkaia), Txorierriko Mankomunitateak bertan daukan egoitzatik hasita. Eskualdeko etxez etxeko arreta zerbitzuko (SAD, gazteleraz) langileek eta Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak egin zuten mobilizazio deialdia, sektoreko lan-baldintzen eta arreta zerbitzuaren kalitatearen defentsan.

Txorierriko etxeko arretako beharginek urtebete daramate borrokan, lan-baldintza negargarriak eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitate txarra salatzen. Mankomunitateak azpikontratatuta dauka zerbitzua, eta langileek behin eta berriz azaldu dute "beste aldera begiratzen" ari dela. Joan den osteguneko manifestazioan, hortaz, mankomunitatea seinalatu zuten nagusiki: exijitu zioten dagokion ardura bere gain har dezala eta azpikontratatutako Urgatzi enpresari presioa egin diezaiola, langileen eskaerak bete daitezen.

Beharginen exijentzien artean daude honakoak: erabiltzaileen egoeraren arabera "kasuak taldekatzea" eta bakoitzaren egoerari buruzko txostenak eguneratzea, laneko arropa "landa-ingurunera egokitu" ahal izatea, "ordu erdiko zerbitzuak kentzea eta gutxienez ordubeteko lana bihurtzea", herri guztietako langileek autoa aparkatzeko txartelak izatea, edota atsedenaldiak bermatzea erabiltzaileen senideei nahiz zaintzaileei.

"Mankomunitatearen eta azpikontratatutako Urgatzi enpresaren arteko kontratua ia 4 milioi eurokoa den bitartean, langileak lan-baldintza miserableetara kondenatuta daude", gaitzetsi zuten Itaiako kideek aurreko ostegunean. Hala, sektoreko egoera salatu eta mankomunitateari exijitu zioten "konponbide bat eman dezala".

EZ DAGO IRUZKINIK