AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Espainiako Lurreko Armada
2025/03/20 09:56

Andrea Bejarano izeneko emakumea erail du bere bikotekide ohiak, Jaime Velezek; 42 urteko mekanikari militarra. Salinillas de Bureban (Burgos, Gaztela eta Leon) zurbeltz baten azpian lurperaturik aurkitu dute 34 urteko emakumearen gorpua, Diario de Burgos egunkariaren arabera. Velezek aitortu duenez, igandean hil zuen Bejarano, Burgoseko euren etxean izandako eztabaida baten ondoren.

Castrillo del Valeko base militarrean aritzen da hiltzailea. Itota erail zuen bere bikotekide ohia, gorpua urrutira eraman eta ezkutatu aurretik. Atxilotua izan ostean, militarrak ordu luzez aldatu zuen gertaeren kontakizuna, azkenerako hilketa aitortu zuen arte. Horren ondoren topatu zuten gorpua aipatutako tokian.

Hainbat iturriren arabera, Velezek "jarrera kontrolatzailea eta bortitza" zuen Bejaranorekin. Urtebete baino gehiago zeramaten bananduta, baina etxea partekatzen jarraitzen zuten. Biktimaren gertuko pertsona batek azaldu du hainbatetan saiatu zela Velezekin harremana hausten, baina hark ez zuela onartzen. Hiltzaileak atxiloturik jarraitzen du, agintaritza judizialaren aurretik igarotzeko esperoan, eta aurrera segitzen du erailketa matxistari buruzko ikerketak.

EZ DAGO IRUZKINIK