Maite Ubiria kazetaria Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen Santiago zubian izan zen atzo, eta sare sozialetan adierazi duenez, migratzen ari ziren pertsonak bilatzeko operazio bat egin zuen Frantziako Poliziak. Hendaia-Irun bidea egiten duten autobusak geratu zituzten jendarmeek, migratzaileak atzemateko.
Izan ere, Afrikatik mugitzen ari diren pertsona migratzaile askok Santiago zubia erabiltzen du Espainiako Estatutik Frantziakora igarotzeko, eta askotan, bi estatuetako poliziak han jartzen dira muga gurutzatu nahi duten pertsonak identifikatzeko.
Ubiria kazetariak azaldu duenez, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko Euskotren zerbitzuan nahiz tren geltokian ere migratzen ari ziren pertsonen bila aritu ziren poliziak.