ACTUALIDAD / Represión
Migratzaileen aurkako operazio bat egin zuten atzo Gipuzkoa eta Lapurdi artean
Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotzen dituzten autobusak geratzen aritu ziren jendarmeak, migratzen ari ziren pertsonen bila.
2021eko irailaren 6
Migratzaileen aurkako operazio bat egin zuten atzo Gipuzkoa eta Lapurdi artean

Maite Ubiria kazetaria Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen Santiago zubian izan zen atzo, eta sare sozialetan adierazi duenez, migratzen ari ziren pertsonak bilatzeko operazio bat egin zuen Frantziako Poliziak. Hendaia-Irun bidea egiten duten autobusak geratu zituzten jendarmeek, migratzaileak atzemateko.

Izan ere, Afrikatik mugitzen ari diren pertsona migratzaile askok Santiago zubia erabiltzen du Espainiako Estatutik Frantziakora igarotzeko, eta askotan, bi estatuetako poliziak han jartzen dira muga gurutzatu nahi duten pertsonak identifikatzeko.

Ubiria kazetariak azaldu duenez, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko Euskotren zerbitzuan nahiz tren geltokian ere migratzen ari ziren pertsonen bila aritu ziren poliziak.