AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / 20 Minutos
2023/05/30 09:37

Europar Batasunean aspaldi erakutsi zuten Whatsapp eta antzeko mezularitza zerbitzuetako elkarrizketa pribatuetara sarbidea izateko nahia. Aukera hori duela zenbait urtetatik dago mahai gainean, baina badirudi errealitate bat izan daitekeela: Europako Batzordeak hogei herrialderi galdetu die ea zer iritzi duten ustez sekretupekoak diren elkarrizketak irakurtzeko aukerari buruz; eta, itxura denez, mezuetara sarbidea edukitzearen alde agertu dira gehienak.

Antza, Espainiako Gobernua da muturretik muturrerako zifratzea (E2EE) deiturikoa desagerrarazteko presio gehien egiten ari dena: argi eta garbi esan du mezularitza zerbitzuetako elkarrizketa pribatuetara sartzeko ateak ireki nahi dituela. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak adierazi du "inperatiboa" dela "datuetara sarbidea izatea" eta horiek aztertu ahal izatea. Auzi honetan Espainiako Gobernua da ideiarik erradikalenak defendatzen ari dena; zehazki, Europan egoitza daukaten mezularitza zerbitzuei muturretik muturrerako zifratzea ezartzea debekatu nahi die, legez.

Mezuen enkriptatzea ezabatzeko Europar Batasunean erabili duten argudio nagusia da haur pornografiari aurre egin ahal izatea, defendatuta mezuen zifratze-sistemaren atzean "ezkutatzen" direla erasotzaileak. Dena den, zenbait hedabidek argitu dutenez, berez, Europar Batasunak ez du zehazki muturretik muturrerako zifratzea debekatzea proposatu; momentuz behintzat. Ikusteke dago zer neurri zehatz hartzen dituzten.

EZ DAGO IRUZKINIK