AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/13 08:48

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (IOM, ingelesez) 2014an jarri zuen martxan Migratzaile Desagertuak proiektua, eta ordutik jaso dituen datuek diotenez, Amerika kontinentean 2022. urtea izan zen hilgarriena migrazioari dagokionez: gutxienez 1.457 pertsona desagertu edo hil ziren migratu nahian.

Heriotza horien ia erdia, 688, Mexiko-Amerikako Estatu Batuak mugan izan ziren. OIMen arabera, beraz, lurreko migrazio-bide guztietatik arriskutsuena da Mexiko eta Amerikako Estatu Batuak lotzen dituena. Eta ez soilik Amerikan, mundu osoan baizik. Arrisku nagusien artean, azpimarra egin diete Sonora eta Chihuaua desertuei.

AEBetako Aduanen eta Mugako Babesaren Bulegoaren (CBP, ingelesez) esanetan, joan den ekainetik uztailera bitartean, %30 egin zuen gora Mexiko-AEBak mugan atxilotutako pertsona kopuruak. Mugako Patruilak 132.652 pertsona atzeman zituen uztailean AEBetara sartzeko portuetan, eta 99.539 ekainean.

Ekainean atera zen argitara, bestalde, 15.000 pertsona zeudela harrapatuta Guatemala eta Mexiko lotzen dituen mugan, ez atzera ez aurrera. Mexikora igaro nahian ari ziren.

EZ DAGO IRUZKINIK