Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da bihar, Martxoaren 8a, eta azken urteetan egin bezala, Euskal Herriko hainbat herritan deitu du mobilizatzera Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara! lelotzat hartuta, aurten 25 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek.
Kalera ateratzera deitu dute "ideia erreakzionarioen aurka, indarkeria matxista ukatzen duten ideologien aurka, emakumeok sexu-objektu bihurtzen gaituen industria kulturalaren aurka eta emakume langileon lan-baldintza prekarioen aurka". Eta nabarmendu dute, gainera, unea dela "jarrera erreakzionarioen eta matxisten aurkako borroka oraindik kaleetan dagoela erakusteko" eta "emakume langileok lehen lerroa hartzeko".
Hona hemen Itaiak biharko egin dituen mobilizazio-deialdi guztiak:
- Arrasate (Gipuzkoa): 12:30ean, plaza nagusian.
- Azkoitia (Gipuzkoa): 19:00etan, plaza nagusian.
- Azpeitia (Gipuzkoa): 19:00etan, plaza nagusian.
- Baiona (Lapurdi): 15:00etan, herriko etxean.
- Basauri (Bizkaia): 19:00etan, Bentako Plazan.
- Beasain (Gipuzkoa): 19:00etan, udaletxe plazan.
- Bilbo (Bizkaia): 12:30ean, Eliptika plazan.
- Donibane Garazi (Nafarroa Beherea): 11:00etan, Jai Alaiko itzulgunean.
- Donostia (Gipuzkoa): 18:00etan, Bulebarrean.
- Durango (Bizkaia): 19:00etan, Santa Anan.
- Gares (Nafarroa): 19:00etan, Mena plazan.
- Gasteiz (Araba): 18:30ean, Andre Mari Zurian.
- Gernika (Bizkaia): 20:00etan, Merkurion.
- Hernani (Gipuzkoa): 13:00etan, Gudarien Plazan.
- Irun (Gipuzkoa): 13:00etan, San Juan plazan.
- Iruñea (Nafarroa): 18:30ean, San Frantzisko plazan.
- Lakuntza (Nafarroa): 12:00etan, plaza nagusian.
- Legazpi (Gipuzkoa): 20:00etan, Paso Txominen.
- Lizarra (Nafarroa): 20:00etan, Baja Navarran.
- Mendaro (Gipuzkoa): 12:30ean, plaza nagusian.
- Ondarroa (Bizkaia): 19:30ean, Itsas Aurren.
- Portugalete (Bizkaia): 18:30ean, Carlos VII metro-irteeran.
- Tolosa (Gipuzkoa): 19:00etan, Triangulon.
- Zarautz (Gipuzkoa): 19:00etan, udaletxe plazan.
- Zestoa (Gipuzkoa): 19:00etan, plaza nagusian.