AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ikasle greba iazko urrian, Bilbon.
2023/03/13 09:56

Ikasle Abertzaleakek deituta, hilaren 30ean joko dute grebara Hego Euskal Herriko ikasleek. Enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu. Ikasle langileok borrokara! aldarritzat hartuta, kalera aterako dira lanbide heziketako, bigarren hezkuntzako zein unibertsitateko ikasleak.

"Hezkuntza sistema enpresari handien menpe dagoen instituzio bat gehiago" dela eta "bankari eta finantzario handiek kontrolatzen" dutela salatuko dute martxoaren 30eko ikasle greban. Horrekin lotuta, "unibertsitatea gero eta gutxiagoren esku" dagoela eta "bitarteko gutxien dituzten" pertsonak "hezkuntzatik kanporatua izaten lehenak" direla nabarmendu dute IAko kideek grebara deitzean. Otsailaren hasieran egin zuten protesta deialdia, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Leioako (Bizkaia) campuseko errektoretzara, Eusko Jaurlaritzak Bilbon (Bizkaia) daukan hezkuntza delegaritzara eta Nafarroako Gobernuak Iruñean (Nafarroa) daukan hezkuntza delegaritzara bertaratuta.

IAk berriki eman du hilaren 30eko greban izango diren manifestazio orokorren berri. Tokian tokiko deialdiez gain, lau mobilizazio handi egingo dituzte egun horretan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. 11:30ean abiatuko da Gasteizko manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazatik, eta 12:00etan hasiko dira gainontzeko hiru mobilizazioak. Eliptika plazatik irtengo da Bilbokoa, Ibaetako campuseko Aulariopetik Donostiakoa, eta Antoniuttitik Iruñekoa.

EZ DAGO IRUZKINIK