AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/16 19:45

Espainiako Estatuan, maizterren %45 zeuden pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan 2015etik 2023ra bitartean, Espainiako Bankuaren txosten baten arabera. Europako ratiorik altuena da hori, Europar Batasuneko batez bestekoa baino 13 puntu handiagoa baita. "Gainesfortzu egoeran" aurkitzen dira etxe asko, eta alokairuaren prezioa faktore nagusienetakoa da, Bankuaren arabera. Gainesfortzu egoera deitzen zaio, hain zuzen ere, familiek diru-sarreren %40 edo gehiago etxebizitzaren gastura bideratzeari.

Europar Batasuneko etxeen %23,5 gainesfortzu egoeran zeuden 2015 eta 2023 artean, eta Espainiako Estatuko datuek nabarmen gainditzen dute datu hori: etxeen ia %40 egon dira egoera horretan azken zortzi urteetan. Errenta txikiko etxeak dira kaltetuenak, eta, horien artean, badirudi gazteei nabarmen eragiten diela alokairuaren prezio ikaragarriak.

2008tik hona, alokairuan bizi diren gazteen "proportzio substantziala" igo egin da, baina gurasoekin bizi diren 18 eta 34 urte arteko gazteen ehunekoak ere gora egin du, txostenean azpimarratzen denez. Zehazki, 2008tik, 13 puntuko igoera izan du portzentaje horrek, 2022an %66ra iritsi arte.

Alokairuan bizi direnek ezin dute etxebizitza bat erosi

Alokairuari lotutako arazoez harago, etxebizitza bat erosteko zailtasunak ere nabarmendu ditu txostenak. "Alokairuan bizi diren etxebizitzek arazo handiak izango lituzkete hipoteka-mailegua eskatzeko" eta, zehazki, "alokairuan dauden etxeen hiru laurdenek ezingo liekete aurre egin hasierako ordainketari, erosketari lotutako gastuei ez eta hipotekaren kuotari". Zailtasunak nabarmenagoak dira gazteen, pertsona immigranteen eta, oro har, hirietan bizi direnen artean.

EZ DAGO IRUZKINIK