AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @A7_Mirza (X)
2026/01/07 10:03

Milaka pertsonak Caracasko etorbide nagusiak hartu zituzten igandean, Nicolas Maduro eta haren emazte Cilia Floresen atxiloketa gaitzesteko manifestazio jendetsu batean. Presidentea eta Flores berehala itzul daitezela eskatu zuten, AEBen operazioa "subiranotasun nazionala urratzen duen eraso inperialista" gisa salatuz. Manifestariek, erakunde chavistek eta herri-mugimenduek deituta, "prozesu bolivaristarekiko leialtasuna" berresteko pankartekin eta aldarriekin bete zituzten kaleak. Antzeko manifestazioak izan dira Maracaibon, Valentzian eta Barquisimeton, besteak beste.

"Gure subiranotasuna errespetatzea eta Nicolas Maduro presidentea eta Cilia Flores gure lehen dama itzultzea eskatzen dugu", adierazi zuen manifestari batek. Oihukatu zituzten leloen artean, honakoak nabarmendu ziren: "Venezuela irmo borrokan"; "Inperioak bahitu zuen, bueltan nahi dugu"; "Itzul iezaguzue gure langile-presidentea"; "Beti leialak Madurorekin. Subiranotasuna ez da negoziatzen ". Bahiketa salatu eta "Iraultza Bolivaristaren ondarea" defendatzen zuten pankartek, atzerriko azken esku-hartzearen kontra.

Igandeko mobilizazioan herri-kolektibo ugari eta Maduroren nahiz Chavezen irudi ugari izan ziren. Aldi berean, Justizia Auzitegi Nagusiak Delcy Rodriguez (lehen presidenteordea orain arte) izendatu du "presidente arduradun" behin-behinean. Vladimir Padrino Lopez Defentsa ministroak berehala babestu zuen erabaki hori: berretsi zuen Indar Armatu Nazional Bolivaristak (FANB) "Konstituzioarekin eta Venezuelako herriarekin" leialak direla eta "jarraitutasun instituzionala bermatuko" dutela.

EZ DAGO IRUZKINIK