AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/18 08:05

Desokupacyl taldeak familia bat bota du Lutxanako (Barakaldo, Bizkaia) bere etxetik. Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistak atzo gauean eman zuen etxegabetzearen berri, salatuz "enpresa faxista horiek ezkutuan aritzen" direla, "biolentzia eta intimidazioaren bitartez, langileria bere etxetik botatzeko". Horri guztiari aurre egiteko, Kontseilu Sozialistak ezinbestekotzat jo zuen "langile-klasearen antolakuntza independentea indartzea".

Ezkerraldeko kideek uztailean ere jakinarazi zuten desokupazio-enpresa bat Lutxanako familia bati jazartzen ari zitzaiola.

Gainera, honakoa ez da Desokupacyl taldeak Euskal Herrian esku hartzen duen aurreneko aldia: ekainean, adibidez, bideo bat argitaratu zuten bertako faxistek, esanez Donostian (Gipuzkoa) zeudela. Luis Núñez Mané burua eta beste hiru matoi agertzen ziren Kontxan grabatutako bideoan, eta  "okupatutako" etxeak erostera egiten zuten dei.

EZ DAGO IRUZKINIK