AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/06 15:27

Azaroaren 8an landu zen Oier Oaren helegite bat Parisen, aurrez inposatu zioten lurralde debekuaren deuseztatzea eskatu baitzuen. Berriki iritsi da Parisko Dei Auzitegiaren erabakia, eta lurralde debekua mantentzearen aldekoa izan da.

2015. urtean atera zen kartzelatik donostiarra, eta lurralde debekuaren gainetik, Larresoron (Lapurdi) egin zuen bizitza. Iazko azaroaren 25ean atxilotu zuten jendarmeek bideko kontrol batean, eta lurralde debekua urratzeagatik zein FIJAIT fitxategiko baldintzak ez betetzeagatik atxilo eraman zuten. Aske utzi zuten biharamunean, baina ezin izan da Larresoron bizi ordutik.

Parisko Dei Auzitegiak hartutako erabakiaren arabera, preso politiko ohia ezingo da bere bizitokira itzuli.

EZ DAGO IRUZKINIK