AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Lokalizatzailea puskatuta.
2020/01/15 18:38

30 urteko gizonezko batek eraso egin dio bikotekide ohiari Erriberako (Nafarria) herri batean, harengandik urruntzeko agindua urratuta. Lokalizatzailea puskatu zuen aurretik, zerra metaliko baten bidez. Genero-indarkeria egotzita jarri zioten aparatua erasotzaileari.

Lokalizatzailearen konexioa bi orduz etenda zegoela ikustean, azkeneko konexio-lekura bertaratu zen Nafarroako Foruzaingoa, eta bertan aurkitu zuen tresna, puskatuta. Hala, emakumearen etxebizitzara joan ziren poliziak, eta bertan aurkitu zuten erasotzailea. Atxilotu ostean, kartzelan sartu zuten.

Erasoz jositako astea

Euskal Herrian, beste hamaika erasoren berri eman dute azken egunotan ere. Besteak beste, igande goizaldean gizonezko batek emakume bat bortxatu zuen Tuteran (Nafarroa), eta, gutxienez, beste bost eraso ere izan ziren asteburuan; Gasteizen (Araba) hiru, eta bi Iruñean (Nafarroa).