AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/28 12:19

Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) salaketa bana aurkeztu du Espainiako Federazioaren Lehiaketa Batzordean eta Indarkeriaren Aurkako Batzordean, Gasteizko (Araba) Mendizorrotza zelaian aurreko asteburuan izan ziren hainbat aldarrirengatik. Alavesek eta Espanyolek neurtu zituzten indarrak larunbatean, eta Israelgo Estatu terroristaren eta polizia-indarren aurka izan ziren oihuak jarri ditu jopuntuan Ligak.

Salaketa-dokumentuan jasotzen denez, partidako 17. minutuan "Polizia hiltzailea" ("Policía asesina") oihuak entzun ziren estadioan. Eta bigarren zatiko 47. eta 49. minutuetan, berriz, "Estatu sionista, estatu terrorista" oihukatu zuten hainbat ikuslek. Horiexek dira Ligak kriminalizatu eta seinalatu dituen aldarrikapenetako batzuk, oihuak ustez zelaiko zein partetatik entzun ziren salatzearekin batera. Ligaren arabera, astero-astero igortzen du agiri bat, aste bakoitzeko futbol-partiduetan entzun diren eta "biolentzia sustatzen" omen duten oihuak zerrendatuz; teorian, mezu "intoleranteak" identifikatzeko.

Dena den, zalantzagarria da zein irizpide hartzen dituzten oinarritzat aldarri jakin batzuk "intolerantetzat" jotzeko eta gaitzesteko. Joan den asteazkenean, esate baterako, Real-Real Madril partida geratu zuen epaileak Donostiako (Gipuzkoa) Reale Arenan, "intolerantziaren" eta "arrazakeriaren" aurkako protokoloa aktibatuta. Horretarako arrazoia izan ziren, ordea, Real Madrileko Raul Asencio jokalariaren kontrako oihuak eta txistuak: 16 urteko adingabe baten eduki sexualeko irudiak zabaltzeagatik auzipetu dute Asencio.

EZ DAGO IRUZKINIK