AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaur goizean bilbon eginiko manifestazioaren burua. Argazkia: EITB
2019/05/23 18:58

Sindikatuek bost greba eguneko deialdia egin zuten atzo Bizkaiko metalgintzan, eta langileek gaur egin dute lehen lanuztea. Sindikatuen arabera, “arrakastatsua” izan da deialdia; grebara deitu dituzten 250 enpresetako 50.000 langileetatik, %70 eta %80 artean batu dira mobilizaziora. Gainera, goizeko 11:30ean Bilbon (Bizkaia) manifestazioa egin dute, eta 10.000 behargin inguru atera dira kalera.

Metalaren hitzarmena 2011. urtetik dago berritu gabe, eta berritzeko negoziazioetan murgildu dira sindikatuak eta Bizkaiko patronala. Ekainaren 3an izango da hurrengo batzarra, eta FVEM plataforma izango da bertan. 2018. urteko urtarrilaren 1etik ordainketetan izan diren atzerapenak ordaintzea, soldata igoera eta taula errealen igoera eskatzen dituzte sindikatuek. Akordiorik lortu ezean, ekainaren 6rako, 7rako, 20rako eta 21erako ere lanuzteak deituko dituzte sektorean.