AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Goierriko Itaiak egindako mobilizazio bat.
2024/09/18 12:39

Aurreko asteburuan, sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Lazkaon (Gipuzkoa): larunbatetik iganderako gauean, ukituak egin zizkion 35 urteko gizonezko batek, goizaldeko 02:30ak aldera. Zenbait ordu beranduago atxilotu zuten erasotzailea, baina aske geratu zen epailearen aurretik igaro ondoren.

Gasteizen (Araba) eta Donostian (Gipuzkoa) ere izan ziren hainbat eraso matxista aurreko asteburuan, eta Zizurren (Nafarroa) zenbait emakumeri eraso zieten aurreko astean zehar, bertako jaietan. Gainera, aurreko asteazken gauean 31 urteko emakume bat erail zuen Bilbon (Bizkaia) bere bikotekideak, eta abuztuan Luhuson (Lapurdi) izandako bortxaketa bat salatu du berriki Ipar Euskal Herriko Itaiak.

EZ DAGO IRUZKINIK